Danbolin Musika Eskolako ikasleek Oñatiko Musikaldian parte hartuko dute bihar

Urola Kostako Hitza 2013ko apirilaren 26a

Bihar Musikaldia ospatuko da Oñatin eta Orioko Danbolin Musika Eskolako 48 ikaslek bertan parte hartuko dute, Euskal Herriko hainbat musika eskoletako ikaslekin batera. Oriotarrek esku-soinua, txistua, pianoa eta gitarra joko dituzte eta talde batek dantza ere egingo du. Hurrengoa izango da egitaraua:
  • 10:30ean, Musikaldiaren aurkezpen ekitaldia izango da.
  • 11:00etan, musika eskoletako emanaldiak egingo dituzte eta herrian zehar zazpi eszenatoki antolatu dira horretarako. Eguerdian zehar kalejirak egingo dituzte musika eta dantza ikasleek herriko kaleetan zehar.
  • 14:00etan, Foruen Enparantzan gorputz-perkusioa izango da protagonista; parte-hartzaile guztiei irekia izango da ekimena.
  • 15:30ean, musika eskoletako emanaldiak eta kalejirak egingo dituzte, berriz ere.
  • 18:15ean, Foruen Enparantzan dantza koreografiak dantzatuko dituzte eta parte-hartzaile guztiei irekia izango da.
  • 18:30ean, Foruen Enparantzan Obaneuke taldearekin erromeria egingo dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide