Datorren maiatzaren 5erako Gorbeiara ibilaldia antolatu du Pagoeta Mendi Elkarteak. Urugoitik abiatuz, Itxinako gune karstikoa zeharkatuko dute parte-hartzaileek eta Arrabako aterpetik igaroz, Gorbeiako gailurrera igo. Gurutzean atseden hartu ostean, Arabako Muruara jaitsiko dira, eta bertan amaituko dute ibilaldia.
Egun osorako irteera izango da, 19 kilometrokoa eta zazpi ordu inguru iraungo du. Goizeko 07:00etan elkartuko dira mendizaleak, Agoueseneko biribilgunean. Ohi bezala, izena Mendizabal kinkiladendan eman beharko da.