Urtebete da Zarautzen jantoki beganoa antolatzen dutela. Ildo horretatik, datorren ostegunean, maiatzaren 2an afari berezia izango da Putzuzulon. Ohi bezala, Animalia jatorririk gabeko elikagaiekin bi plater eta postrea prestatuko dituzte Tito, P. Bong, Erik, Silvia eta Jon sukaldariek, “borondate xumearen” truke. 20:00etan hasiko dira afaltzen.
22:30etik aurrera Instinto taldeak (
http://instinto.bandcamp.com) girotuko du gaua.
Informazio zabalagoa eskuratzeko:
www.putzuzulo.net.