Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
2013-2014. denboraldian futbolean hasteko gogoa duten mutilei deialdia egin diete ZKE Zarauzko Kirol Elkartetik. 2002. urtean jaio eta La Salle eta Orokieta Herri eskolan ikasten duten haurrak maiatzaren 7an, 14ean eta 21ean elkartuko dira Astin, 18:00etatik 19:00etara. 2002. urtean jaio eta Salbatore Mitxelena ikastola, Antoniano, Getariako Iturzaeta eta Aiako Lardizabal eskolako haurrak, berriz, maiatzaren 9an, 16an eta 23an bilduko dira, leku eta ordu berean.
2001. urtean jaiotako neskak, aldiz, asteartean eta maiatzaren 2, 7, 9, 14 eta 16an izango dute bilera, La Salle ikastetxeko futbol zelaian 18:00etatik 19:30etara.