Urtero bezala, Applus Iteuve Euskadi S.A. enpresakoak ziklomotorren IAT - ITV (Ibilgailuen Azterketa Teknikoa) egitera etorriko dira, maiatzaren 10, 11 eta 13an. Betiko lekuan izango da: Astiko aparkalekuan, autopistaren zubi azpian. Azterketa bi gurpileko ziklomotorrei egingo zaie, baina ez motozikletei eta lau gupileko ziklomotorrei.
Hona hemen aurkeztu beharreko dokumentazioa:
-
Ziklomotorraren ezaugarri teknikoen ziurtagiri originala
-
Zirkulazioko baimena
-
Derrigorrezko asegurua
26,89 euroko kostua izango du azterketa egiteak. Interesa dutenek txanda hartu behar dute. Horretarako, Udaltzaingora gerturatu beharko dute herritarrek, apirilaren 29tik aurrera.