Big Boy taldeak kontzertu eskainiko du bihar, Zarauzko Modelon

Urola Kostako Hitza 2013ko apirilaren 25a

http://vimeo.com/59813045 Bihar Big Boy taldeak kontzertua eskainiko du  22:00etan Zarauzko modelo aretoan. Musika eta bideo proiekzioak uztartzen dituen ikuskizuna izango da. Estilo ezberdinak jorratzen dituen taldea da, "abesti bakoitzak badu bere istorioa eta egiten duguna istorio ezberdinen soinu banda bat bezela ulertu daiteke". Big Boy taldea  Jon Gartxi (kitarra eta ahotsak), Harkaitz Bastarrika (kitarra eta baxu elektrikoa), Jose Luis Barredo (klarinetea, baxua, organu eta tronpeta), Iker Hazas (bonbardinoa), Uhin Loiola (bateria eta perkusioa) eta Iñigo Garcia (tronboia eta ahotsak) osatzen dute. http://bigboytaldea.blogspot.com.es

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide