Asteburuan Landare Berezien Azoka egingo dute Iturrarango lorategi botanikoan, Pagoetako Parke Naturalean, eta 49 mintegik parte hartuko dute bertan. Landare ekoizleen eta sektoreko profesionalen elkargune garrantzitsua izango da azoka aurten ere.
Autobus zerbitzua
Landare Berezien Azoka 10:00etatik 18:00etara bitartean egongo da zabalik asteburuan. Sarrera lau eurokoa izango da, eta hamabi urtetik beherako haurrek doan sartu ahal izango dute. Sarrerak azoka guneko sarreran jarriko dituzte salgai.
Ohi bezala, bi aparkaleku jarriko dituzte; bata Aian, eta bestea Txurrukan, Orion. Bi puntu horietatik doako autobus zerbitzua jarriko dute azokara, baita bueltarako ere. Zarauzko EuskoTren geltokitik azoka gunera ere joan-etorria egingo dute autobusek.
Halaber, landareak erosten dituztenentzat ibilgailua utzita duten lekuraino garraiatzeko zerbitzua ere jarriko dute.