Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Behar bereziak dituzten haurren gurasoek taldea osatu dute, Zarautz askotariko arlotan haur horiek dituzten beharretara egokitzeko. Jakinarazi dutenez, dagoeneko hainbat bilera egin dute aisialdi zein kirol arloan aurrera eraman nahi dituzten proiektuak lantzeko, eta gaur egingo dute beste bat. Bilera irekia izango da eta herritarrak bertan parte hartzera deitu dituzte. 15:00etan izango da, Zuberoa kaleko 20-22. zenbakian. Informazio gehiago eskuratu nahi dutenek zarautzegokituz@gmail.com helbidera idatz dezakete, edota 676-441498 (Amaia) edo 649-850515 (Marijo) telefonoetara deitu.