Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandean, apirilak 28, BERRIA pilota txapelketako kanporaketa jokatuko da Zestoako Udal Kiroldegian, Zestoa Gazteleku Markinaren aurka ariko da. Txapelketarako pilotari taldea Zestoako Pilota Elkarteak eta Andoaingo Gazteleku elkarteak elkarrekin osatu dute. Nor baino nor ariko diren bikoteak dira:
Kadeteetan: Oiarbide - Aizpuru (ZESTOA/GAZTELEKU) - Arrizabalaga - Urizar (MARKINA).
Jubeniletan: Adonis - Salegi (ZESTOA/GAZTELEKU) - Arrasate - Arkotxa (MARKINA).
Nagusietan: Eskudero - Loiola (ZESTOA/GAZTELEKU) - Malaxetxebarria - Kastillo (MARKINA).