Zirko topaketa izango da larunbatean, Zarauzko Putzuzulon

Urola Kostako Hitza 2013ko apirilaren 24a

Zirko topaketa izango da etzi, Putzuzulo gaztetxean. Heldu zein haurrentzat tailerrak, bazkaria eta jaialdia izango dira goizetik arratsaldera bitartean. 20:00etan kalera irtengo dira parte-hartzaileak, kalejiran Munoaraino. Iluntzerako, berriz, dantza ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da, Köunöu-Köunöu taldearen eskutik. Eguna borobiltzeko, su gaua egingo dute, 21:30etik aurrera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide