Oihane Fernandez bere liburuaren ale bat sinatzen, atzo, Sanz Enean. Amaia Ventas
Atzo, Liburuaren Egunean eman zion Zarauzko alkate Juan Luis Illarramendik Lizardi saria Oihane Fernandezi. Gustura agertu zen idazlea: "Asko gozatu dut liburua idazten. Saria jasotzeak baino, poz handiagoa eman dit epaimahaiak ipuina ontzat eman eta argitaratzea. Ametsa izan da niretzat hori".
Labarretako itsasargia ipuinaren 1.500 ale kaleratu ditu udalak, eta Zarauzko ikastetxetan banatu. Elkar argitaltxeak ohiko bilduman ere emango du argitara Fernandezen lana.