Irudi eta kolorez bete dituzte autopista azpiko bi zutabe

Karkara.eus 2013ko apirilaren 23a

Orioko Curriculuma Sortzen taldeak antolaturiko ekitaldian makina bat haur izan zen

Orio3ten.2. HSN jardunaldien baitan, autopista azpiko bi zutabe margotzeko ekitaldia izan zen larunbatean.

Eguraldi ederra lagun, herriko haur eta gurasoek goiz-pasa...

Orioko Curriculuma Sortzen taldeak antolaturiko ekitaldian makina bat haur izan zen

Orio3ten.2. HSN jardunaldien baitan, autopista azpiko bi zutabe margotzeko ekitaldia izan zen larunbatean. Eguraldi ederra lagun, herriko haur eta gurasoek goiz-pasa ederra egin zuten margo eta pintzel artean. Margotzen aritu ondoren, hamaiketakoa egin zuten denek batera.

Antolatzaileek adierazi dutenez, ikastetxeetako haurrekin ekintza sinboliko bat egiteko gogoa zuten eta oso gustura geratu dira gerturatu zen jende kopuruarekin.

Larunbat goizeko argazkiak ikusgai daude www.orio3ten.org webgunean.

Jardunaldiak aurrera doaz, eta gaur, asteartea, arratsaldeko zazpietan Orioko Curriculuma Sortzen taldeko kideek euren proiektua azalduko dute Kultur Etxean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide