Zestoako santakutzetako pilota txapelketako final-laurdenak jokatuko dituzte gaur

Nerea Uranga 2013ko apirilaren 23a

Iazko sankutzetako pilota txapelketako finaleko irudi bat. Zestoako santakutzetako pilota txapelketako final-laurdenak jokatuko dituzte gaur, asteartea, 17:00etan hasita. Eguraldiak laguntzen badu frontoi zaharrean jokatuko dituzte partidak, bestela kiroldegian. Finalerdiak, berriz, apirilaren 30ean izango dira, kasu honetan ere 17:00etatik aurrera. Finalerdietara iristen diren pilotari gazteak zuriz jantzita ariko dira eta partidak 16 tantotara jokatuko dituzte. Pilota txapelketako finalak, Santa Kutz festen barruan jokatuko dira, maiatzaren 2an, 18:00etan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide