Egitasmoaren 2013ko ekintza plana

Urola Kostako Hitza 2013ko apirilaren 23a

Apirila - Euskaraz bizi-bizi egitasmoaren logoa aukeratzeko lehiaketa egingo da. - Bizi-bizi bloga sortu www.karkara.com-en, euskarari buruzko gogoetak, gertaerak eta bizipenak argitaratzeko. Maiatza - Soziolinguistika gaiei buruzko hitzaldiak abiatuko dira. Urtean zehar hainbat hitzaldi emango dira, soziolinguistika gaien zabalpena egiteko. Lehendabizikoa maitzean izango da. - Zergatik ez? tailerra antolatuko da nerabeentzat. - Euskararen kale erabilera neurtuko dute. Ekaina - San Pedro jaiak. Herriko euskaldunberriek botako dute festetako txupinazoa. - Festetan Euskaraz bizi-bizi kanpaina egingo da, euskararen aldeko hautua egitea bultzatzeko: Euskaraz bizi-bizi pegatinak, tabernetan euskal musika jartzeko deialdia... Uztaila eta abuztua - Euskaraz bizi-bizi logoa jarriko da herriko traineruan eta horrekin batera sentsibilizazio saio bat egingo dute traineruaren irudi publikoa euskarazkoa izan dadin: zuzendaritza taldeko hizkuntza jarduna, patroiena... Iraila - Euskaltegirako eskaintza berezia egingo da ordenagailu bidez, taldean ikasi ezin duen jendearentzat. Urria - Euskarari buruzko mahai-ingurua antolatuko da. Gazte jendea izango da protagonista. - Gurasoekin tailerrak egingo dira hizkuntzaren erabilerari buruzkoak. Azaroa eta abendua - Euskaraz gazte bideoaren urteurrena ospatuko da. Bideo zaharra Youtube-n zintzilikatuko da, eta berria egingo da. - Jaialdia egingo da kiroldegian, 2013ko ekintza planari bukaera emateko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide