Nesken asanblada egingo dute ostiralean, Zarauzko Lizardi Institutuan

Urola Kostako Hitza 2013ko apirilaren 22a

"Duela aste pare bat gure inguruan gertatutako bortxaketaren harira, beste hainbatetan bezala Zarauzko neska talde bat bildu ginen honetaz hitz egin eta gure haserre ta egonezina partekatzeko. Oraindik haserre eta amorru biziz gaude gertatutakoagatik, eta egunero jasaten ditugun etengabeko erasoengatik: parrandetako baboseoak, gure gainetik jarri nahian entzuten ditugun hitz zapaltzaile eta irainak, erailketak... ". Guztien artean erasoei aurre nola egin pentsatu, emozioak askatu eta ideiak partekatzeko nesken asanblada deitu dute ostiralerako, Lizardi Institutuan 17:30etik aurrera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide