Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zumaiako enpresa bat miatu dute, ustez ordenagailu programak lizentziarik gabe erabiltzeagatik. Berri agentziek jakinarazi dutenez, BSA elkarteak egoera erregularizatzeko eskatu zion enpresa horri, eta erantzunik jaso ez zuenez, salaketa jarri zuen. Enpresako 18 ordenagailu inguru aztertu dituzte guztira, 500.000 euro inguruko galerak sortu dituelakoan.