Zarauzko Udalak eta Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak hitzarmena berritu dute

Urola Kostako Hitza 2013ko apirilaren 22a

Zarauzko Udalak eta Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkarteak 2005ean sinatutako hitzarmena berritu dute gaur. Egun, herriko 44 saltoki, enpresa eta elkartek dute ziurtagiria,  eta 550 langile ingururi eragiten dio. Horiek euskararen normalizazioaren alde egiten duten lana aitortu die ai Euskarari Ziurtagiriaren elkarteko zuzendari Rober Gutierrezek: "Euskara lanean txertatzeko egiten duzuen ahaleginak lan munduaN ez ezik, gizartea bera euskalduntzeko ere garrantzia izugarria du. Ohartu gabe, edo guztiz kontziente, bakoitza zuen esparruan eta inguruan euskararen normalizazioa sustatzen ari zarete". Gari Berasaluze Euskara zinegotziak lankidetzan jarraitzeko eskatu die: "Zarautz herri euskalduna da eta guztioi dagokigu euskaraz bizitzeko ahalegina egitea. Euskararen normalizazioa erakundeetatik bultzatu behar da baina ez da nahikoa izango gizartearen konpromisoa lortzen ez bada". Ildo horretatik, Zarauzko Udalak 4.840 euroko aurrekontua bideratu du udalerrian ziurtagiri hori hedatzeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide