Denboraldia amaitzeko oraindik lau partidu falta badira ere, Zumaikoren kadete mailako gizonezkoen taldeak Ohorezko Mailarako igoera erdietsi du igandean Kostkas taldeari 10-0 irabazi eta gero.
Felix Nolaskoain eta Antonio Vazquezek gidatutako taldea denboraldi ezin hobea burutzen ari da. Hala erakusten dute lortutako emaitzek: Jokatutako 26 partidutan 24 garaipen eta berdinketa bat eskuratu ditu, eta partidu bakarra galdu dute. 168 gol sartu ditu eta 26 besterik ez ditu jaso.
Jardunaldiko beste emaitzak
Gizonezkoetan:
Preferente: Amaikak Bat, 0 – Zumaiako, 1.
Ohorezko jubenilak: Zumaiako, 1 – Amaikak Bat, 0.
1. erregional maila: Zumaiako, 1 – Eibartarrak, 2.
Ohorezko infantilak: Zarautz, 5 – Zumaiako, 0.
Infantil txiki: Zumaiako, 3 – Urola, 1.
Emakumezkoetan:
Senior maila: Zumaiako, 4 – Antigua Luberri, 0.
Ohorezko kadeteak: Zumaiako, 0 – Urnieta, 2.
Infantilak: Zumaiako A, 7 – Zestoa, 1.
Infantilak: Soraluze, 2 – Zumaiako K, 1.
