Jendetza bildu da Euskaraz osasuntsuago bertso saioan, Zarautzen

Urola Kostako Hitza 2013ko apirilaren 22a

Jendetza bildu zen Euskaraz osasuntsuago kanpainari amaiera eman zion bertso saioan, larunbat iluntzean. EHE Euskal Herrian Euskaraz taldeak eta Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak antolatuta,  Beñat Gaztelumendi, Amets Arzallus, Felix Zubia, Miren Amuriza, Jon Maia, Julio Soto eta Iker Zubeldia izan ziren Modelo aretoko taula gainean. Miren Gabilondok jardun zuen gaiak jartzen.
Zarautzen osasun arloan ere euskaraz bizitzea sustatzeko helburuarekin jarri zuten martxan kanpaina duela bi hilabete ingu ru. Bi alderdi ditu kanpainak. Batetik, herritarrek mediku euskal- duna eskatzera animatu nahi di- tuzte, eta, bestetik, mediku euskalduna dutenen kasuan, haiekin euskara erabiltzen hastera bultzatu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide