Eva Argiñano ospitalean dago, bihotzekoa izan ostean. Hala jakinarazi du Bainetek. Izandakoa izanda, "ongi" dagoela jakinarazi du enpresak.
Sukaldaria da Eva Argiñano, postreetan berezitua, eta anaia Karlos Argiñanok Zarautzen duen jatetxeko postre arduraduna da. Telebistan egindako lanagatik ere bada ezaguna.