Aizarnazabalgo udalekuetan izena emateko epea ireki dute

Nerea Uranga 2013ko apirilaren 19a

Aizarnazabalen uztailerako udalekuak antolatu dituzte haurrentzako, dagoeneko izena emateko epea zabaldu dute eta maiatzaren 17ra arte egongo da irekita. Herriko eskolako ikasleentzako hileko kuota 60 euro izango da eta gainontzekoentzako 75 euro. Kuotak bi zatitan kobratuko dituzte, aurrenekoa ekainaren 28an eta bigarrena uztailaren 29an.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide