Apirilaren 23 eta 24ean mendekotasuna duten pertsonak bere gain dituzten familiei zuzenduriko informazio jardunaldiak eskainiko dituzte Zarautzen. Ekintza hauen helburua mendekotasuna duten pertsonek jasotzen duten arreta eta zaintza hobetzea da. Zehazki, lesioak ekiditeko mobilizazioak egiteko teknikak azalduko dituzte. Aldi berean, menpekotasuaren inguruko egoera zailei aurre egiteko gomendiak emango dituzte, "askotan kezka ugari suertatzen baita horren inguruan".
Informazioaz gain, zaintzaileen hausnarketa eta ekarpenak ezagutzeko eta beren familien zaintza eta ongizaterako hainbat arlo partekatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.
DYAk Zarautzen duen egoitzan (Iturribide kalea, 12-14) izango dira jardunaldi hauek Zarauzko Udalak eta Matia Fundazioak antolatuta, Eusko Jaurlaritzaren Etxean Ondo egitasmoaren baitan.