'Mujeres republicanas' dokumentala eskainiko dute asteartean, Zarauzko Modelon

Urola Kostako Hitza 2013ko apirilaren 19a

Zarauzko Udaleko Parekidetasun sailak antolatuta, Mujeres republicanas, Javi Larrauriren dokumentala izango da ikusgai asteartean, Modelo aretoan. Larraurik emakumeei ahotsa eman nahi izan die lan horrekin: "Dokumentatzen hasi nintzenean, konturatu nintzen 1936ko guda edota diktaduraren aurkako erresistentziaz hitz egitean emakumeen presentzia falta nabarmena dela. Dokumentu gehienak gizonezkoez soilik hitz egiten dute. Galtzaileen artean, emakume errepublikarrek pairatu zuten kalte gehien; Bigarren Errepublika garaian lortutako eskubideak galdu zituzten eta guda irabazi zutenek ankerki zigortu zituzten".  Hori dela eta, haien istorioak jaso ditu zuzendariak: "Lehenbiziko pertsonan emakume horiek ezagutzea esperientzia izugarria izan da niretzat, oso aberasgarria. Ausardiaren, koherentziaren eta adorearen ereduak dira" 21:00etatik aurrera izango da ikusgai eta sarrera doan, eserlekuak bete arte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide