Bizkarreko mina sahiesteko hitzaldia eskainiko du Marmier medikuak ostegunean, Zarauzko Udaberri etxean

Urola Kostako Hitza 2013ko apirilaren 19a

Bizkarrezurreko mina sahiesteko hainbat jarraibide emango du Michel Marmier medikuak datorren ostegunean, hilaren 25ean. Zarauzko Udaberri etxean izango da hitzaldia, 16:45 aldean. Datuen arabera, 30 urtetik gorako bi pertsonetatik batek bizkarreko arazoak ditu, eta urtean lan egiten duten pertsonen %75ak jasaten ditu horri lotutako ondoezak. Ildo horretatik, kiropraktian eta bizkarrezuan adituak minari aurre egiteko hainbat gomendia eskainiko du. Sarrera doan izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide