Etxeluzea Gaztetxeak Kultura Astea antolatu du datorren asterako

Urola Kostako Hitza 2013ko apirilaren 19a

Etxeluzea Gaztetxean izango dira ekimen guztiak. Etxeluze Gaztetxeko kideek Kultura Astea antolatu dute igandetik apirilaren 27ra bitartean. Herritar orori irekitako ekimenak izango dira denak eta oriotarrak gaztetxean biltzera animatu nahi dituzte antolatzaileek. EGITARAUA - Apirilaren 21a, igandea, 18:30ean. Begirada Taldeak Balitzen Balioa antzezlana eskainiko du. Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Uxue Alberdi eta Ainhoa Agirrezaldegi bertsolariek hitzen balioa ardatz hartuta idatzitako testuak antzeztuko dituzte. - Apirilaren 22a, astelehena, 19:00etan. Joxemi Zumalde Fundazioko kide batek euren lana azalduko du. - Apirilaren 23a, asteartea, 18:00etan. Auzolanean Gaztetxea txukunduko dute. Oriotar oro bertan parte-hartzera gonbidatuta dago. - Apirilaren 24a, asteazkena, 19:00etan. Palabras magicas para romper un encantamiento Nikaraguako Iraultzari buruzko dokumentala botako dute. - Apirilaren 25a, osteguna, 20:00etan afari-tailerra izango da. Eider Goiburu sexologo oriotarrak gidatuko du eta doan izango da. - Apirilaren 26a, ostirala, 21:00etan. Bertso afaria izango da gaztetxean. Josu Sanjurjo, Julen Zelaieta eta Ioar Tainta bertsolari nafarrek parte hartuko dute bertan. Hurrengoa izango da menua: kalabaza purea, haragi gisatua, postrea, ogia, edaria, kafea eta kopa. Prezioa 10 eurokoa izango da. Antolatzaileek azaldu dutenez, afarian parte hartzeko txartelak Kalakari eta Kolon Txiki tabernetan edo Izarra arropa dendan daude salgai. - Apirilaren 27an, larunbata, 22:30ean. Arramazka eta Kasik musika taldeek euren lan berriak aurkeztuko dituzte.      

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide