Ostegun arratsaldean bisita berezia izan zuten Zaragueta eskolan. Markel Bergara, Ainara Manterola –oriotarra– eta Imanol Agirretxe Realeko futbolariena, hain zuzen ere.
Hiru jokalariak 3, 4, 5 eta 6. mailako
ikasleekin elkartu ziren, beren esperientzia kontatu eta galderei erantzuteko.
Ikasleek oso pozik hartu zituzten jokalariak eta baita adi-adi entzun ere haiek
esandakoak. Ondoren, 1. eta 2. mailako ikasleekin batera, penaltiak botatzen ibili ziren
atarian, eta bukatzeko, maila bakoitzekoek argazkiak atera zituzten Realeko hiru
jokalariekin.