Danbolin Musika Eskolako lau trikitilari Toulousen izan dira

Karkara.eus 2013ko apirilaren 18a

Gipuzkoako beste musika eskoletako trikitilariekin topaketa egin dute

Apirilaren 4tik 7ra bitartean, Toulousen izan ziren Danbolin Musika Eskolako lau kide –Joseba Iribar, Irati Egibar, Andoitz Antzizar irakaslea eta Saioa Perona– trikitixa topaketan. Astigarraga, Bergara, Donostia, Hondarribia, Legazpi eta Zumarragako musika eskolekin batera hartu zuten parte; pandero eta soinu jole guztira 54 lagun.

Apirilaren 5ean, arratsaldez, egin zuten saioa. Aterpetxetik –La petite Auberge de Saint Sernin, Toulouse hiriaren erdigunean– Capitoliorako kalejira egin zuten lehenengo eta Saioa Peronak jakinarazi duenez Capitolioaren atzeko aldeko Rue Alsace Lorraine

kalean nahiko giro polita jarri zuten. Jendeak harriduraz

begiratzen zigun eta beste batzuek galdetu ere egiten zuten nongoak

ginen eta zergatik hari ginen jotzen, dio Peronak. Kalejira egin ondoren, Rue Alsace Lorraine kaleko plazan kontzertua eskaini zuten eta jende mordoa gerturatu zen entzutera. 

Kontzertuan Peio

Joxepe, Maritxu nora zoaz, Itxoino –fandangoa–, Hasiera –arin-arina–,

Lantzeko Inauteriak, Triste bizi naiz eta, Maddalen, Guardasol kirten

motza eta Lesaka bidean abestiak jo zituzten eta trikitilari batzuk fandango eta arin-arina

dantzatzera ere animatu ziren.

Apirilaren 6anbeste kontzertu bat egitekoak ziren, Saint-Étienne

plazan, baina euriak bertan behera utzi zuen. Eguraldiak lagundu ez izana da trikitilarien pena bakarra. Bestela, esperientzia polita izan da, beste musika

eskoletako ikasleak ezagutzeko, nola jotzen duten entzun eta ikusteko, bizikidetza... primerakoa!, dio Saioa Peronak

 

 

Gipuzkoako beste musika eskoletako trikitilariekin topaketa egin dute

Apirilaren 4tik 7ra bitartean, Toulousen izan ziren Danbolin Musika Eskolako lau kide –Joseba Iribar, Irati Egibar, Andoitz Antzizar irakaslea eta Saioa Perona– trikitixa topaketan. Astigarraga, Bergara, Donostia, Hondarribia, Legazpi eta Zumarragako musika eskolekin batera hartu zuten parte; pandero eta soinu jole guztira 54 lagun.

Apirilaren 5ean, arratsaldez, egin zuten saioa. Aterpetxetik –La petite Auberge de Saint Sernin, Toulouse hiriaren erdigunean– Capitoliorako kalejira egin zuten lehenengo eta Saioa Peronak jakinarazi duenez Capitolioaren atzeko aldeko Rue Alsace Lorraine kalean nahiko giro polita jarri zuten. Jendeak harriduraz begiratzen zigun eta beste batzuek galdetu ere egiten zuten nongoak ginen eta zergatik hari ginen jotzen, dio Peronak. Kalejira egin ondoren, Rue Alsace Lorraine kaleko plazan kontzertua eskaini zuten eta jende mordoa gerturatu zen entzutera.  Kontzertuan Peio Joxepe, Maritxu nora zoaz, Itxoino –fandangoa–, Hasiera –arin-arina–, Lantzeko Inauteriak, Triste bizi naiz eta, Maddalen, Guardasol kirten motza eta Lesaka bidean abestiak jo zituzten eta trikitilari batzuk fandango eta arin-arina dantzatzera ere animatu ziren.

Apirilaren 6anbeste kontzertu bat egitekoak ziren, Saint-Étienne plazan, baina euriak bertan behera utzi zuen. Eguraldiak lagundu ez izana da trikitilarien pena bakarra. Bestela, esperientzia polita izan da, beste musika eskoletako ikasleak ezagutzeko, nola jotzen duten entzun eta ikusteko, bizikidetza... primerakoa!, dio Saioa Peronak

 
 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide