Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Orioko Udalarentzat euskararen gaia garrantzitsua da eta azken hilabeteetan Udalak Euskaraz bizi-bizi izeneko egitasmoa landu du Euskararen Aholku Batzordearen bitartez. Bihar, ostirala, 19:00etan izango da ekimenaren jendaurreko aurkezpena Orioko udaletxeko udalbatzar aretoan.
Aurkezpen ekitaldian Orioko alkate Beñat Solaberrieta eta Udaleko Euskara batzordeko zinegotzien gain, euskararen alorrean lanean ari diren erakundeetako ordezkariak ere izango direla jakinarazi dute. Besteak beste, HPSko Euskara Sustatzeko zuzendari jon Azkue; Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara zuzendari Zigor Etxaburu; Kontseiluko koordinatzaile Iker Salaberria eta UEMAko presidente Maren Belastegi.
Kontzientziazioa helburu
Euskaraz bizi-bizi egitasmoaren helburu nagusia herritarren hizkuntz kontzientziazioan eragitea da, euskaldun kontzienteagoak eta proaktiboagoak sortzeko.
Hori lortzeko herriko eragileen laguntza ezinbestekoa dela uste d Udalak; horregatik, herriko talde eta elkarte guztiak gonbidatu nahi dituzte ekimeneara, hauek lehen eskutik jakin dezaten egitasmoa zertan den.
Udalak herritarren inplikazioa lortu nahi du eta horretarako hasieratik, oriotarrek parte-hartze zuzena izatea nahi du.