Jorge Oteiza bertso saio batean izan da, Maialen Lujanbio eta Andoni Egañarekin batera oholtza gainean. Ohi zuen bezain probokatzaile eta zorrotz aritu da bere ideiak azaltzen. Haren esanetatik abiatuta kanturako gaiak proposatu dizkie Unai Elizasuk bertsolariei. Aldatzen Laguntzen antzerki konpainiak eta DOKA, Donostiako Kafe Antzokiak, Jorge Oteizaren heriotzaren hamargarren urteurrenaren harira antolatutako jardunaldiak itxi dituen ekitaldia arrakastatsua izan da. Igandean izango da saioa ikusgai Hitzetik Hortzera-n, ETB 1 katean, bazkalostean.