Urolako EH Bilduk "babes osoa" azaldu dio larunbateko manifestazioari

Nerea Uranga 2013ko apirilaren 18a

EH Bilduk Urola bailarako sare industrialean gertatzen ari diren lanpostu galera eta lan-baldintzak okertzearen aurrean kezka agertu du, "aspalditik gaude krisian baina azken hilabeteotan eraginak bortitzak dira", adierazi du. Urolako EH Bilduren ustez, krisia ordaintzen ari direnak herritarrak dira, eta hori "gogor salatu" du.

Adibide bezala, Corrugadosek Azpeitian dituen bi enpresen egoera jarri dute EH Bildukoek. "Enpresa horien itxierak eskualdeko ehunka familiari eragiten die, zeharka edo zuzenean, eta ondorioak bailara osoak sufrituko ditu. Enpresako arduradunei, enpresa ez ixteko eta lanpostuak mantentzeko eskatzen diegu, horretarako, behingoz, sinesgarritasuna duen bideragarritasun plana aurkezteko eskatuz". Hori dela eta, larunbaterako, apirilaren 20rako, Azpeitian Corrugados Azpeitiako Enpresa Batzordeak deituko moblizazioari "babes osoa" azaldu dio.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide