Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaztea irratiko XXII. Maketa Lehiaketako 20 finalisten artean hautatu baitute Kasik, eskualdeko beste bi talderekin batera; hau da, Malder zestoarrekin eta Skasti zarauztarrekin batera. Irratiaren webgunean gustuko taldearen aldeko botoa eman daiteke, apirilaren 22a bitartean; Kasikek Elkarren zain abestia aurkeztu du, Malderrek Kaleidoskopioa eta Skastik Txorimaloa. Bozketa fasea amaituta, B Aldea irratsaioan iragarriko dute apirilaren 26ko finalean zein bost talde ariko diren zuzenean Bilboko Bilborock aretoan. Bi talde bozkatuenek eta epaimahaiak hautatutako hiru taldek hartuko dute parte bertan. Emanaldi horietan oinarrituko da epaimahaia aurtengo irabazlea ebazterakoan.