Kultura astea antolatu dute gaztetxekoek

Karkara.eus 2013ko apirilaren 17a

Apirilaren 21etik 27ra bitartean izango dira ekitaldiak

Etxeluze gaztetxea martxan da kultura astea antolatu dute. Apirilaren 21etik 27ra bitartean makina bat ekintza izango dira gaztetxean eta herritar zein ingurukoak horietan parte hartzera gonbidatu nahi dituzte antolatzaileek. Ekintza guztiak gaztetxean bertan izango dira.

  • Apirilak 21, igandea, 18:30ean: Balitzen Hioa antzezlana eskainiko du Begirada taldeak –Leire Ugarte oriotarra taldekide da– 18:30ean Etxeluzen. Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Uxue Alberdi eta Ainhoa Agirreazaldegi, bertsolariek,

    guztiak librean, baina ardatz hitzen balioa ardatz dutela idatzitako testuak dira antzezlanaren oinarri.

  • Apirilak 22, astelehena, 19:00etan: Joxemi Zumalabe fundazioko ordezkari batek beren egitekoa azalduko du hitzaldi batean.
  • Apirilak 23, asteartea, 18:00etan: Auzolana. Disfrutatzeko lana egin behar delako beren apurtxoa egitera deitu diete oriotarrei.
  • Apirilak 24, asteazkena, 19:00etan: Palabras magicas para romper un encantamiento Nikaraguako iraultzari buruzko dokumentala.
  • Apirilak 25, osteguna, 20:00etan: Afari-tailerra. Eider goiburu sexologo oriotarrak gidatuko du eta doan izango da.
  • Apirilak 26, ostirala, 21:00etan: Bertso afaria Josu Sanjurjo, Julen Zelaieta eta Ioar Tainta bertsolari nafarrekin. Menua: Kalabaza purea, haragi gisatua, postrea, ogia, edaria, kafea eta kopa. Prezioa: 10 euro. Sarrerak auzolana baino lehen hartu behar dira Kalakari edo Kolon Txikin tabernetan edo Izarra arropa dendan.
  • Apirilak 27, larunbata, 22:30ean: Arramazka eta Kasik taldeen kontzertua. Beren lan berriak aurkeztuko dituzte.

 

 

Apirilaren 21etik 27ra bitartean izango dira ekitaldiak

Etxeluze gaztetxea martxan da kultura astea antolatu dute. Apirilaren 21etik 27ra bitartean makina bat ekintza izango dira gaztetxean eta herritar zein ingurukoak horietan parte hartzera gonbidatu nahi dituzte antolatzaileek. Ekintza guztiak gaztetxean bertan izango dira.

  • Apirilak 21, igandea, 18:30ean: Balitzen Hioa antzezlana eskainiko du Begirada taldeak –Leire Ugarte oriotarra taldekide da– 18:30ean Etxeluzen. Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Uxue Alberdi eta Ainhoa Agirreazaldegi, bertsolariek, guztiak librean, baina ardatz hitzen balioa ardatz dutela idatzitako testuak dira antzezlanaren oinarri.
  • Apirilak 22, astelehena, 19:00etan: Joxemi Zumalabe fundazioko ordezkari batek beren egitekoa azalduko du hitzaldi batean.
  • Apirilak 23, asteartea, 18:00etan: Auzolana. Disfrutatzeko lana egin behar delako beren apurtxoa egitera deitu diete oriotarrei.
  • Apirilak 24, asteazkena, 19:00etan: Palabras magicas para romper un encantamiento Nikaraguako iraultzari buruzko dokumentala.
  • Apirilak 25, osteguna, 20:00etan: Afari-tailerra. Eider goiburu sexologo oriotarrak gidatuko du eta doan izango da.
  • Apirilak 26, ostirala, 21:00etan: Bertso afaria Josu Sanjurjo, Julen Zelaieta eta Ioar Tainta bertsolari nafarrekin. Menua: Kalabaza purea, haragi gisatua, postrea, ogia, edaria, kafea eta kopa. Prezioa: 10 euro. Sarrerak auzolana baino lehen hartu behar dira Kalakari edo Kolon Txikin tabernetan edo Izarra arropa dendan.
  • Apirilak 27, larunbata, 22:30ean: Arramazka eta Kasik taldeen kontzertua. Beren lan berriak aurkeztuko dituzte.

 

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide