Corrugados Azpeitiako Enpresa Batzordekoak Eusko Legebiltzarrean izan dira

Nerea Uranga 2013ko apirilaren 17a

Corrugados Azpeitiako ordezkariak gaur goizean Gasteizen. Corrugados Azpeitiako Enpresa Batzordeko ELA eta LABeko ordezkariak gaur goizean Eusko Legebiltzarreko Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun batzordean izan dira. Batzordean, Corrugadoseko Imanol Arrojeriak eta Esteban Kanposek enpresan bizi duten egoeraren berri eman dute. Arratsaldeko lauretarako Corrugados Azpeitiakoak eta Corrugados Lasaokoak Madrilera deitu ditu Gallardo Taldeak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide