Lan hitzarmena sinatzeko eskatu dio langile batzordeak Bidelani

Urola Kostako Hitza 2013ko apirilaren 17a

Bidelaneko langile batzordekoek elkarretaratzeak egin dituzte gaur goizeanZarauzko ordainlekuan, enpresari lan hitzarmena sina dezan eskatzeko. 2012ko ekainetik Bidelanek eta langile batzordeak akordioa hitzartuta   dutela jakinarazi dute, baina oraindik ez dutela sinatu: «Iaztik ez dugu soldata igoerarik izan. Bidelanek dio ez dela bere ardura eta Bidegik—autobidearen jabea—, berriz, Bidelani dagokiola hori konpontzea». Hori dela eta, bi enpresen arteko arazoan kaltetuak langileak eurak direla salatu dute: «Arazoa lehenbailehen konpontzeko exigitzen diogu Bidelani». Erantzunik jaso ezean, mobilizazioak indartzea aztertuko dute langileek. Arratsaldean ere egingo dute elkarretaratzea, leku berean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide