Apirilaren 20an, larunbatean, Kultura Sailak antolatuta Errimak Oinetan dantza emanaldia eskainiko du Haatik dantza konpainiak –Maitane Mujika dantzari oriotarra tarteko–. Bertsolaritza oinarri duen dantza emanaldia da. Bertsolariek entzuleengan sentipen eta emozioak sortzen dituzte eta entzuleak dantzariak balira bertsotan jasotakoa dantza bidez adierazita ikusteko aukera eskainiko dute ikuskizunean. Beraz, bertsoei jarritako dantza berriak eskainiko dituzte.
Karela kiroldegian izango da, 22:00etan, Karela kiroldegian. Sarrerak aurrez salgai daude Kultur Etxean bost eurotan eta egunean bertan ere erosteko aukera izango da.