Orioko kadeteak Gipuzkoako txapeldun batel txapelketan

Karkara.eus 2013ko apirilaren 16a

San Telmo XXXI. Trainerilla Sari Nagusian oriotarrak irabazle

San Telmo XXXI. Trainerilla Sari Nagusian oriotarrak irabazle

Gipuzakoako Batel Txapelketak jokatu ziren Pasai San Pedron apirilaren 14an eta Orioko kadeteek Gipuzkoako Txapeldun postua eskuratu zuten. Jon Arriola patroi zutela aritu ziren Mikel Uranga, Aritz Hernandez, Eneko Itsaso eta Martxel Aldai. 06 minutu 39 segundo eta 88 ehuneneko denbora egin zuten oriotarrek Tolosaldekoen –9 segundo eta 62 ehunenekoren aldea– eta Getariakoen –13 segundo eta 5 ehunenekoren aldea–aurretik.

Gipuzkoako Batel Txapelketako finaletan Infantil-kadete neskek zilarrezko domina eskuratu zuten eta senior mutilek brontzezkoa. Laugarren izan ziren senior neskak eta bosgarren jubenil mutilak

Datorren asteburuan –apirilaren 20 eta 21ean– Legution jokatuko dituzte Euskadiko Batel Txapelketak.

San Telmo XXXI. Trainerilla Sari Nagusia

OriokoTrainerilaSanTelmonGaraileBestalde, egun berean, herriko festetako aitzakian  San Telmo XXXI. Trainerilla Sari Nagusia jokatu zuten Zumaian eta oriotarrak izan ziren irabazle, historian seigarren aldiz: 1992an, 1994an, 1995ean, 1996an, 1997an eta 2013an. Aurten Xabier Ostolaza, Alain Osanbela, Ibon Arruti, Igor Makazaga, Endika Uranga eta Jon Albizu izan dira arraunean Irakoitz Etxeberria patroiaren esanetara. Oriokoen atzetik Hondarribia –62 ehunenekora– eta San Pedro –10 segundo eta 15 ehunenekora– sailkatu ziren.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide