Neguko Pilota Txapelketako finala jokatuko dute ostiralean, Zarautzen

Urola Kostako Hitza 2013ko apirilaren 15a

Ostiral arratsaldean, 18:00etatik aurrera ZKEko Pilota saileko gaztetxoek Neguko Txapelketako finala jokatuko dute, Frontoi Txikin. Bi partida izango dira. Lehenbizikoan Alex Ostolaza eta Iñigo Mozo Aimar Martin eta Gorka Ostolazaren aurka lehiatuko dira. Bigarrengo partida, berriz, banakakoa izango da; Nestor Etxeberria Ibon Berrueteren aurka neurtuko ditu indarrak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide