Ongietorria Douarnenezeko ikasleei

Urola Kostako Hitza 2013ko apirilaren 15a

Gaur goizean ongietorria egin die Zarauzko alkate Juan Luis Illarramendik Douarnenezeko (Frantzia) Saint Blaise eskolako ikasle zein irakasleei. Antoniano ikastetxearekin elkartrukea eginda, herri horretako 32 ikasle beste hainbeste zarauztarren etxean izango dira astebetez, "bereizgarriak ezagutu eta herrian ditugun altxor txikiez gozatzeko". "Douarnenez eta Zarautz, Zarautz eta Douarnenez senidetutako bi herri elkarrekin bide bat egiten ari direnak, elkar aberasten jarraitu nahi dugu eta jarraituko", adierazi du alkateak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide