Zestoako Atabalak santakutzetako danborrada prestatzen hasi da

Nerea Uranga 2013ko apirilaren 15a

Zestoako santakutzetako danborradako Atabalak taldea festarako prestaketekin hasi da. Danborradaren egunean afaria Zestoako Jubilatuen tabernan egingo dute, 20:30ean. Afaritarako txartelak Potxolonean egongo dira saltzen apirilaren 29a bitartean. Danborradan irten baina afaritara ez doanak danborradako edarien txartela erosi beharra dauka Potxolonean, 5 euro ordainduta. Danborradako entsegu egunak ere zehaztu dituzte Atabalak-ekoek, Aldrebesak taldearekin batera entseatuko dute, apirilaren 25ean eta 29an, 21:00etan, Gaztetxean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide