Sinergia Zarautzek igoerako lehen kanporaketa gainditu du, CAU Metropolitanori irabazita

Aritz Mutiozabal 2013ko apirilaren 14a

Sinergia Zarautz errugbi taldeak igoera faseko lehen kanporaketa gainditu du. Atzo, kanporaketako itzuleko partida 25-17ko emaitzarekin irabazi zuen CAU Metropolitanoren aurka; lehen zatian 6-14ko emaitzarekin jarri baziren ere, bigarren zatian gorantz etorri ziren zarautzarrak eta partida menderatzea lortu zuten. Joaneko partida 25-24ko emaitzarekin galdu zuten, Madrilen, baina sentsazio honekin itzuli ziren zarauztarrak, eta atzokoan ateratako aldeari esker aurrera jarraitzeko txartela lortu dute. Jende ugari gerturatu zen Astiko zelaira partida jarraitzera eta animoak ematera. Orain, igoera lortu ahal izateko,  igoera faseko bigarren eta azken kanporaketa gainditu beharko du Sinergia Zarautzek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide