Santelmoetako bigarren asteburua abian da. Aurreko asteburuan eguraldiak gehiegi lagundu ez bazuen ere, oraingoan giro eguzkitsua eta beroa izango dute herritarrek festekin jarraitzeko. Atzo arratsaldetik ekitaldirik ez da falta Zumaian. Gaur goizean haur jolasak egin dituzte Ondartxo plazan, Itxas Gain elkartearen eskutik. Era berean, herriko 12 elkarte gastronomikoko ordezkariak olagarro-zopa prestatzeari ekin ziote, Beheko plazan, Torreberriko aterpean. Urtero bezala, lehiaketa egiten dute, eta epaimahaiak 14:00ak aldera emango dute jakitera aurtengo olagarro-zopa zaporetsuena norena den. Eremutik mugitu gabe, Beheko Plaza abesbatzak eta Gironako Cor Indica abesbatzak lagunarteko hamaiketakoa egin dute, eta, ondoren, elkarrekin ibili dira kalez kale kantari.
http://youtu.be/0qPHrhBpp-o
Eguerdian, herri bazkaria egingo dute txosna gunean, eta arratsaldetik aurrera ere egongo da zer gozatua herrian: haurrentzat zirku ikuskizuna, txaranga, Tiktara taldearen emanaldia eta Noxbleed, On eta Matxura taldeen kontzertua, besteak bes. Bihar, azken egunean, Itzurungo zaldi lasterketa, trainerillen estropada, erromeria... eta banderaren jaitsiera izango da. Bien bitartean, girorik ez da faltako.