Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Artezaleak taldeak oinarrizko argazkilaritza ikastaroa antolatu du, Iñaki Kaperotxipiren eskutik. Ikastaroa apirilaren 22, 23, 24, 25an, 29an eta 30ean emango du, 19.00etatik 21.00etara. Hilaren 27an, larunbat goizean, berriz, irteera praktika egingo dute, 10.00etatik 13.00etara. Ikastaroaren prezioa 60 eurokoa da.Interesa dutenek Artezaleak-eko bulegoan, telefonoz (943 835568) edo emailez (artezaleak@telefonca.net helbidean) eman dezakete izena.