'Loreak errepidean' filmaren zati bat grabatzen ari dira Zarauzko ordainlekuan

Urola Kostako Hitza 2013ko apirilaren 12a

Loreak errepidean, Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga zuzendarien azken filmaren zati bat grabatzen ari dira Zarauzko ordainlekuan. Astelehenean hasi ziren luzemetraia filmatzen Oiartzunen eta atzotik Zarauztik Bilborako autobidean ari da lanean filmazio taldea, bihar bitartean. Autobideko hiru errei dituzte hartuta horretarako. Memoriaren inguruko «gogoeta» bat proposatu dute 80 egunean laneko bi zuzendariek, «ahanzturaren eta memoriaren arteko tira-bira bat». Hiru emakume dira filmeko protagonistak; Itziar Ituño, Itziar Aizpuru getariarra eta Nagore Aranburuk egingo dute horien papera. Bestalde, Telmo Esnal zuzendari zarauztarra ere ari da filmazioan laguntzen. Moriarti eta Irusoin ekoiztetxeek ekoitzi dute filma. Sei aste inguru raungo du filmazioak, eta filma uda baino lehen prest egongo dela aurreikusi dute.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide