Preso eta iheslarien aldeko pala txapelketa egingo dute bihar Getarian

Getariako Hitza 2013ko apirilaren 12a

Getariako Herrira Bilguneak euskal preso politiko eta iheslarian eskubideen aldeko pala txapelketa antolatu du  larunbaterako. Goizeko 10:00etan hasiko da norgehiagoka eta eguerdira bitartean jokatuko dituzte partidak. Txapelketan iraun bitartean, gainera, pintxoak eta askotariko edaria eskainiko dizkiete antolatzaileek bertaratzen diren getariarrei.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide