Zeliakoen bilera egingo dute datorren asteazkenean, Zarautzen

Urola Kostako Hitza 2013ko apirilaren 11

Datorren apirilaren 17an zeliakoen bilera egingo dute Zarautzen. Horren helburua, Zarautzen dauden zeliakoek elkar ezagutzea da, informazioa partekatzeko eta gaixotasunaren inguruko eguneroko bizimoduan sortzen diren zailtasunei aurre egiteko. 19:00etan izango da, Sanz Enea kultur etxeko sotoan. Gaur egun, zeliakia kasuak etengabe ari dira gora egiten. 80 biztanletik bati atzematen diote gaixotasun zeliakoa, eta azken 5-6 urteotan, diagnostiko goiztarraren eraginez, oso nabarmen egin du kopuruak gora: "Zarauzko biztanle kopurua kontuan hartuta, beraz, estatistika hutsez, lasai esan daiteke dagoeneko diagnostikatutako 200 bat zarauztar inguru izan daitezkeela zeliakoak".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide