Independentziaren inguruko eztabaida politikoa antolatu dute apirilaren 18rako, Zarauzko gaztetxean

Urola Kostako Hitza 2013ko apirilaren 11

Zein da independentziarako bidea? eztabaida politikoa antolatu dute apirilaren 18rako, datorren ostegunerako. Putzuzulo gaztetxean izango da, 19:30etik aurrera. Antolatzaileek jakinarazi dute urtarrilaren 24an Pako Aristik Modelon aurkeztutako Independentziarako paperak liburuaren aurkezpenaren ondotik sortu zela ekimena antolatzeko ideia: "Hitzaldiaren amaieran, eztabaida interesgarria sortu zen. Hortik dator eztabaida politikoa antolatzearen ideia. Azken aldian, arrazoi ezberdinengatik, independentziaren gaiak komunikabideetan presentzia handiagoa du. Herritarron artean gai hauek eztabaidatzeko beharra ikusten genuenez, eztabaida antolatu dugu datorren ostegunerako". Irekia izango da, eta herritarrak bertan parte hartzera animatu dituzte. Informazio osoa: http://eztabaidatu.blogspot.com.es

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide