- 2005-2006. Zarautz Lur sortu zuen udalak, herriko hirigintza kudeatzeko. Lehiaketa bidez, BMP Abogados enpresari egokitu zitzaion hura kudeakeatzea. Kenari Orbe zen kudeatzailea.
- 2009. Ordutik Zarautz Lurreko langile propioak kudeatzen dute erakunde publikoa.
- 2011. Jon Urienek Kenari Orbe BMP Abogadoseko kudeatzailea salatu zuen, 2006-2009 bitartean Zarautz Lurren kudeaketan izandako ustezko irregulartasunengatik.
- 2012. Zarauzko Udalak BMP Abogados enpresako Irkus Palacios salatu zuen, Orberen bazkidea.
- 2013ko apirilaren 2a. Urienek epailearen aurrean deklaratu zuen, lekuko gisa. Epaileak inputatu egin du, 12.000 eurotik gorako gastuak baimendu zituela argudiatuz.