Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zumaiako Bertso Eskolak antolatuta, bertso jaildia izango da bihar Torreberri gaztetxean. 19:00etan ekingo diote jaiari, poteoarekin eta Upela plazatik kalejiran. 20:00etan kanporaketekin hasiko dira, taldeka. Ondoren finala jokatuko dute. Pintxoak eta edariak izango dira bertaratzen direnentzat.