Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur Liburuaren Eguna da, eta Sanz Enea liburutegiak egitarau zabala antolatu du horren harira. Gaur, esaterako, Kate Atkinsonen Esperando noticias liburuaren inguruan solasaldia egingo dute. Jose Luis Canchok gidatuko du saioa, 18:30etik aurrera. Datorren ostegunean, hilaren 18an, berriz, Eva Garciaren Fraisoroko amak, Fraisoroko haurrak lana aurkeztuko dute, 19:00etatik aurrera. Liburutegiko sotoan izango da hori.