Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Iñurritzako erretiratu eta pentsiodunen elkarteak irteera kulturala antolatu du apirilaren 25erako, ostegunerako. Bizkaia aldera joko dute, Atxondo bailarako baserriak ikusi eta elizak bisitatzera. Ibilaldiak ordu eta erdi inguru iraundo du eta bide laua izango da. Antolatzaileek zapata erosoak eramateko gomendatu dute, hala ere. Gerora, Elorrio hotelean bazkalduko dute, 14:00ak aldera. Parte-hartzaileak 09:00etan elkartuko dira elkartean bertan, bidaia autobusean egiteko. Interesa dutenek apirilaren 17, 18 eta 19an eman ahalko dute izena, 16:00etatik 18:00etara Iñurritzako egoitzan. Ordainketa orduan egin beharko da; 18 euro kostako du.